Internet Ikasgelan programako ekimenen artean, Red.es, Hezkuntza Ministerioa, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa (aurrerantzean "ITEMM"), eta AEak (Autonomia Erkidegoak eta Autonomia Hiriak "AE" izendatuko dira aurrerantzean) hainbat ekintza gauzatzen ari dira, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) txertatzeko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan -unibertsitatekoak ez diren erregimen orokorrekoetan eta erregimen berezikoetan-, bai eta irakasleak prestatzeko zentro eta unibertsitate-eskoletan ere.
Agregaren helburua hezkuntza-komunitateari tresna erabilgarri bat ematea da, Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgelan txertatzeko. Edozein eduki eskuratu ahal izango da edozein lekutatik, hainbat bilaketa-irizpide erabiliz.
Honako hauek dira proiektuaren ezaugarriak:
2006-2010 Avanza Plana
Informazioaren Gizartea garatzeko eta Europarekiko eta Autonomia Erkidego eta Autonomia Hirien arteko batasuna bultzatzeko 2006-2010 Avanza Plana (aurrerantzean "Avanza Plana") Ministroen Kontseiluak onartu zuen 2005eko azaroaren 4an, Lisboako Estrategia bete ahal izateko Gobernuak diseinatutako Erreformen Programa Nazionalaren ardatz estrategikoen barruan. Hain zuzen ere, Avanza Plana I+G+b (Ikerketa+Garapena+berrikuntza) sustatzeko ildo estrategikoaren barruan doa, eta Gobernuak abiarazi du, Ingenio 2010 programaren bidez.
Avanza Planak bost jarduera-eremu nagusi ditu:
Avanza Planak (www.planavanza.es) IKTak behar bezala erabiltzea bilatzen du, hazkunde ekonomikoaren oinarrian lehiakortasuna eta produktibitatea egon daitezen; gizarteko eta eskualdeen arteko berdintasuna sustatzea eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea ere badira Planaren xede.
"Aro Digitaleko Hezkuntza" arloaren barruan diseinatzen eta garatzen da Internet Ikasgelan Programa.
Red.es red.es Enpresa Erakunde Publikoa atxikita dago Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzaren bidez, eta haren misioa da gure herrialdean telekomunikazioak eta informazioaren gizartea sustatzen eta garatzen laguntzea.
Abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 55. artikuluak esleitu dizkio funtzioak red.es-i, eta aldatu da apirilaren 24ko Telekomunikazioei buruzko 11/1998 Lege Orokorraren Seigarren Xedapen Gehigarria, espresuki indarrean jarria azaroaren 3ko Telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege Orokorraren Xedapen indargabetzailean.
Lizentzia
Hezkuntza Objektu Digitalak egin dira Internet Ikasgelan programaren baitan. Programa hori garatu eta gauzatu dute Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Red.es enpresa-erakunde publikoak, Hezkuntza eta Gizarte Politika Ministerioak, eta Espainiako Autonomia Erkidego bakoitzeko Hezkuntza Sailek. Internet Ikasgelan programaren baitan garatutako hezkuntza-material digitalak erabili eta molda daitezke Espainiako Creative Commons-en Aitortu-Ez komertziala-Berdin Partekatu lizentziaren arabera.