Bilatzailearen adibidea Onartu Bertan behera utzi

Zure nabigaitzailearen bilaketa-motorrei Agrega gehitu


BILATU

LEGEZKO ABISUA

Agregaren web orriak erabiltzeko baldintza orokorrak
Legezko ohar honek http://www.proyectoagrega.es webgunera sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak biltzen ditu.Aurrerantzean “webgunea” deituko zaionaren jabea da Red.es, enpresa-erakunde publikoa, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren mende dago, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren barruan, eta helbide soziala du Manuel Gómez Moreno Plaza z/g, Bronce Eraikina, 28020 Madril eta IFZ: Q-2891006-E. Honen arabera eratu da: Telekomunikazioei buruzko apirilaren 24ko 11/1998 Lege Orokorraren Seigarren Xedapen Gehigarria, idatziz jasoa abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 55. artikuluan, hau da, Neurri Fiskalak, Administratiboak eta Lan Arlokoak, indarrean jarria Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren Xedapen Indargabetzaile Bakarraren bidez.

Zehaztapenak eta baldintzak onartzea
Webgunea erabiltzeak esan nahi du erabiltzailea barrura sartutakoan bertan dagoen bertsioaren baldintza orokor hauek espresuki eta osorik onartzen direla, baina baldintza partikularrak ere aplika dakizkieke webguneko zerbitzu eta eduki zehatzei.

Red.es-ek noiznahi alda ditzake baldintza orokorrak eta partikularrak. Aldaketa horiek argitaratu bezain laster jarriko dira indarrean.

Webguneko edukien jabeak
Erabiltzaileak aitortzen du webguneko osagai, eduki eta zerbitzu, bai eta egitura, diseinu eta iturri-kodea ere Red.es-en jabetza direla, eta jabetzat identifikatutako besteenak.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du indarreko araudiak red.es-i eta besteei ematen dizkien eskubide guztiak errespetatzeko, webguneko osagai, eduki eta zerbitzuen jabe baitira (bai eta egitura, diseinu eta iturri-kodearen jabe ere) eta, batez ere, dagozkien jabetza intelektual, industrial eta antzekoen eskubideak errespetatzeko.

Ataria eta bere edukia erabiltzeko lizentzia
Baldintza orokor hauek eta zerbitzu eta/edo eduki bakoitzaren baldintza partikularrek diotenaz gain, red.es-ek webguneko zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko eta eskuratzeko lizentzia pertsonal bakar bat ematen die erabiltzaileei.

Lizentzia hori pertsonala eta besterenezina da.

Sortutako kontua eta http://www.proyectoagrega.es  atariko edozein eduki erabili ahal izango da 2010eko abendura arte. Hortik aurrera, atarian dauden erabiltzaileari buruzko informazio pertsonal, datu eta fitxategi guztiak ezabatuko dira.

Webguneko erabiltzaileek bertako edukien erabilera pribatua eta pertsonala besterik ezingo dute egin.Erabat debekaturik dago webgunea edo bertako osagairen bat helburu komertzialekin edo legez kontrakoekin erabiltzea.

Agrega Tailerra erabiltzeko baldintzak

Tailerraren nodoan sortutako kontua erabili ahal izango da 2010eko abendura arte. Hortik aurrera, Agrega Tailerrean dauden erabiltzaileari buruzko informazio pertsonal, datu eta fitxategi guztiak ezabatuko dira.

Baimendutako erabiltzaile batek Agrega Tailerra nodoan eduki bat sortzeak murriztapen hauek izango ditu:

  • Erabiltzaileak Agrega Tailerraren nodoan sartutako eduki eta fitxategi guztiak erabiltzailearen erantzukizuna dira.
  • http://www.proyectoagrega.es atariaren eta Agrega Tailerraren arduradun izanik, ez dira Red.es-en erantzukizun edozein erabiltzailek nodo horretan jarritako fitxategiak, ez fitxategi horietako informazioa -adibidez lizentziarik gabeko edukiak, testu iraingarriak, eduki desegokiak-, eta gaitasuna dauka tailerreko edozein eduki ezabatzeko, red.es-en iritziz urratu egiten baditu jabetza intelektualari buruzko eta datuak babesteari buruzko legeak, eta nodo horretan egoteko desegokitzat hartzen badira.
  • Agrega Tailerraren erabiltzaileak ezin ditu argitaratu eta partekatu bere karpeta pertsonaleko edukiak. Erabiltzaileak nodo horretan sortutako objektuak argitaratu edo zabaldu nahi baditu, harremanean jarri beharko du Agregak bere Autonomia Erkidegoan duen ordezkariarekin, eta bere Erkidegoko Agregaren nodoan sartzeko baimena eskatu.
  • Agrega Tailerrean erabiltzaileek sortutako edukiak e-mail, facebook edo gizarte-sareen bidez partekatzea erabiltzailearen erantzukizuna da, eta Agrega Tailerreko arduradunengandik aparte egiten du.

Erabiltzailearen webgunean Agrega Proiektuaren ikur bereizgarriak erabiltzeko baldintzak

Agrega proiektuari dagokionez, red.es-en jabetzakoak dira ikur bereizgarri eta esteka hauek:

Agrega Proiektua zabaltzeko helburuarekin, Red.es-ek lizentzia bat ematen die atariaren erabiltzaileei, beren webguneetan ikur bereizgarri horiek bakarrik ipintzeko eta erabiltzeko.

Lizentzia hori edukitzeko, oso-osorik bete behar da atal honetan esaten dena.

  • Ikur bereizgarriak erabiltzailearen jabetzako webgunean agertuko dira webgune honetako formatu berean. Webgune honetako formatua aldatuz gero, erabiltzaileak formatu berri horretara egokitu beharko du aurkezpena.
  • Erabiltzaileak uneoro jarraituko ditu red.es-en jarraibideak formatuari buruz, eta/edo red.es-en ikur bereizgarriak ezabatuko ditu, hala eskatzen bazaio.
  • Debekaturik dago ikur bereizgarriak erabiltzea red.es-i kalte egiten bazaio, ekonomikoa edo ez ekonomikoa.
  • Erabiltzaileak ezingo ditu ikur bereizgarriak erabili erabiltzailearen webguneko erabiltzaileek pentsatzeko moduan nolabaiteko harremana dagoela red.es-en eta erabiltzailearen edo bere webgunearen artean.
  • red.es-en ikur bereizgarriak ipiniko diren webgunean (eta bertako edukian) puntu hauek bete beharko dira:
    • Indarreko legeriari jarraitzea, eta ordena publikoa, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala zaintzea.
    • Osasun publikoaren kontra ez egitea.
    • Pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak errespetatzea, arraza, sexu, erlijio, iritzi, naziotasun, desgaitasun edo beste edozein gorabehera pertsonal edo sozialengatik ez diskriminatzea, eta gazteak eta haurrak babestea.
    • Besteen eskubideen kontra ez egitea.

“proyectoagrega.es” atariaren hasierako orrira doan esteka bakar bat jarri ahal izango da. Baimendutako estekak ezingo du erakutsi webgunearen edukia, ez osorik ez zatirik.

webgunean besteen eskubideak urratzearen alerta.
Para el caso de que entienda que un contenido existente o accesible a través de http://www.proyectoagrega.es vulnerase cualesquiera derechos (en especial derechos de propiedad intelectual o industrial) y/o resultasen lesivos para terceros puede enviar un mail a agrega@proyectoagrega.es aportando aquella documentación justificativa de su identidad y de los derechos que legitiman el derecho que Usted considera infringido.

Datu pertsonalen babesa
Red.es-en ardura da bere webguneko erabiltzaileen datu pertsonalekin sortutako datu-fitxategia.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Red.es-ek konpromisoa hartzen du datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko. Horregatik, beharrezko neurriak hartuko ditu aldatu edo galdu ez daitezen, eta inork baimenik gabe tratatu edo eskuratu ez ditzan.

Datu pertsonalak automatikoki bildu eta tratatzearen helburua da erabiltzailearentzako zerbitzuak kudeatzea, ematea, zabaltzea eta hobetzea, bai eta erabiltzaileek izen-emateko eskabideetan eta prentsa-akreditazioetan emandako informazioa kudeatzea ere.

Erabiltzaileak noiznahi eskuratu, zuzendu, bertan behar utzi edo kontra egin ahal izango du, Red.es-era idatziz eta N.A.N.aren fotokopia gehituz.

“Cookieak&rdquo
http://www.proyectoagrega.es webguneak “cookieak” erabiltzen ditu (webguneko zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura bidalitako informazio-fitxategi txikiak) webguneak ongi funtzionatu eta erabiltzaileak behar bezala ikusi ahal izan dezan.

webgunean erabilitako cookieek ez dute informazio pertsonalik jasotzen eta erabiltzailearen saioa amaitzean biltzen dira. Cookie horietan jasotako informazioak etorkizunean webean errazago nabigatzeko eta erabiltzeko balio du.

Webgunearen aldaketak eta eskuragarritasuna
Red.es-ek eskubidea dauka, noiznahi eta aurrez erabiltzaileari jakinarazi gabe, bere aldetik webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo aldi baterako edo behin betiko kentzeko.

Hiperestekak
http://www.proyectoagrega.es webguneko hiperestekek besteen web orrietara eraman dezakete.

Bermea eta Erantzukizuna
Red.es-ek ez du bermatzen webgune hau eta bere zerbitzuak eta edukiak aldi baterako edo etengabe eskuragarri egongo direnik, eta ez da erantzule egiten webgunea erabiltzetik letozkeen edonolako kalteren aurrean.

Red.es ez da erantzule egingo besteek webgunearen edukiaz egindako erabileratik, eta dagozkion akzio zibil eta penal guztiak egin ahal izango ditu, baldin eta webgune honetako baldintza orokorrak eta partikularrak urratuz gero.

Araudi aplikagarria eta forua
Webgune honi buruzko gatazkarik balego Espainiako araudia jarraituko da, Madrilgo Epaitegiak izango dira horien gaineko eskumena dutenak, eta erabiltzaileak uko egiten dio dagokion beste edozein foruri.

Delicious
flickr
friendfeed
twitter
scribd
 Facebook
slideshare
vimeo

 
Lankideak: